Bisitariak, Azokan barrena abiatzen
denean, Informazio / Orientazio arloarekin egiten du topo; arlo honetako
teknikari eta laguntzako langileei bere egoera deskribatuz, bertan jaso
ahal izango du, bere premien arabera, orotariko informazioa. Informazioari
dagokionez, zehazki, Enpleguaren Azokari buruzko informazio orokorraz
gain, bere egoerari hobekien egokitzen zaion informazioa jaso ahal izango
du, Lanbideko informazio-zerbitzuak eskaintzen duen modu beretsuan.
Arlo honetan, halaber, zure lan-egoerarekin zerikusia duen guztiari
buruzko Orientazioa eskain diezazukete horretarako “bereziki” antolatu
den arloan, elkarrizketa pertsonalizatu baten bidez; edota, “Zure
lanbideari buruzko guztia” izeneko standean gaur egun duzun lanbideari
edo egingo zenukeenari buruzko guztiaz informa zaitezke. Arlo honen
helburua, jarduera batez ere Euskal Enplegu Planaren xede diren kolektiboetara
zuzenduko duelarik (lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteak, epe luzeko
langabeak, emakumeak, gizarteko bazterkeri arriskuan dauden pertsonak,
minusbaliatasun fisikoa duten pertsonak eta etorkinak), eskatzen duten
guztientzat gizarteratzeko edo enplegua hobetzeko ibilbidea ezartzea
da.