|
|
![]() |
| Menu |
|
| Jardunaldi teknikoak: Aurkezpena | |||||||
|
|||||||
Helburua Jardunaldi teknikoen helburua enpleguaren esparruko gaurkotasunezko gaien inguruan eztabaidaguneak sortzea da, lan-merkatua eta etorkizunerako prestakuntza hobetzen aurrera egiteko esperientzia, planteamendu eta konponbide berriak ezagutu eta partekatu ahal izateko. Nori zuzenduta Jardunaldiak enpleguko profesional edo teknikariei, lan-orientatzaileei, toki-garapeneko eragileei, irakasleei, aholkulariei, tutoreei, langileen buruei eta enpleguaren arloan lan egiten duten arduradun politikoei zuzenduta daude. Informazio interesgarria Lekua: Jardunaldiak Bilboko Nazioarteko Erakustazokako (Pedro Mª Basterretxea plaza, z/g) Altube eta Areitio aretoetan izango dira. Hizkuntza ofizialak: txostenak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez aurkeztuko dira. Aldi bereko itzulpen-zerbitzua eta zeinu-mintzairaren interpretazio zerbitzua. Gertakariaren web-orria: www.lanbide.net web-orriko Enpleguaren Azoka 2003 atalean, Jardunaldi Teknikoei buruzko informazio guztia eguneratuta aurkitu ahal izango duzu. Era berean, web-aren bidez, izena emateko, txostenak lortzeko eta Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko aukera duzu. Dokumentazioa: Jardunaldien inguruko dokumentazioa, txostenei eta intereseko beste dokumentuei dagokienez, www.lanbide.net web-orrian egongo da eskuragarri. Ostatua: nahi duten guztientzat, antolatzaileek Bilbon ostatua gordeta daukate. Behar baduzu, jo ezazu Idazkaritza Teknikora lehenbailehen. Bertaratze-ziurtagiriak: nahi duten partaide guztientzat, Jardunaldietara bertaratu izanaren ziurtagiriak egingo dira. Eskaera Idazkaritza Teknikoan egin beharko da. |
|||||||
| • Aurkezpena • Erakusketa • Erakustaldien arloa • Jarduera-aretoak • Jardunaldi teknikoak • Bisitariak • Prentsa-txostena • |