 |
Bisitariak,
Azokan barrena abiatzen denean, Informazio / Orientazio
arloarekin egiten du topo; arlo honetako teknikari
eta laguntzako langileei bere egoera deskribatuz, bertan
jaso ahal izango du, bere premien arabera, orotariko
informazioa. Informazioari dagokionez, zehazki, Enpleguaren
Azokari buruzko informazio orokorraz gain, bere egoerari
hobekien egokitzen zaion informazioa jaso ahal izango
du, Lanbideko informazio-zerbitzuak eskaintzen duen
modu beretsuan.
Arlo honetan, halaber, zure lan-egoerarekin
zerikusia duen guztiari buruzko Orientazioa eskain
diezazukete
horretarako “bereziki” antolatu den arloan,
elkarrizketa pertsonalizatu baten bidez; edota, “Zure
lanbideari buruzko guztia” izeneko standean
gaur egun duzun lanbideari edo egingo zenukeenari
buruzko guztiaz informa zaitezke. Arlo honen helburua,
jarduera batez ere Euskal Enplegu Planaren xede diren
kolektiboetara zuzenduko duelarik (lehen enpleguaren
bila dabiltzan gazteak, epe luzeko langabeak, emakumeak,
gizarteko bazterkeri arriskuan dauden pertsonak,
minusbaliatasun fisikoa duten pertsonak eta etorkinak),
eskatzen duten guztientzat gizarteratzeko edo enplegua
hobetzeko ibilbidea ezartzea da.
|