Lekua:
Jardunaldiak Bilboko Nazioarteko Erakustazokako
(Pedro Mª Basterretxea plaza, z/g) Altube
eta Areitio aretoetan izango dira.
Hizkuntza ofizialak: txostenak
gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez aurkeztuko
dira. Aldi bereko itzulpen-zerbitzua eta zeinu-mintzairaren
interpretazio zerbitzua.
Gertakariaren web-orria: www.lanbide.net web-orriko
Enpleguaren Azoka 2003 atalean, Jardunaldi Teknikoei
buruzko informazio guztia eguneratuta aurkitu
ahal izango duzu. Era berean, web-aren bidez, izena
emateko, txostenak lortzeko eta Idazkaritza Teknikoarekin
harremanetan jartzeko aukera duzu.
Dokumentazioa: Jardunaldien
inguruko dokumentazioa, txostenei eta intereseko
beste dokumentuei dagokienez,
www.lanbide.net web-orrian
egongo da eskuragarri.
Ostatua: nahi duten guztientzat,
antolatzaileek Bilbon ostatua gordeta daukate. Behar
baduzu, jo ezazu
Idazkaritza
Teknikora lehenbailehen.
Bertaratze-ziurtagiriak: nahi
duten partaide guztientzat, Jardunaldietara bertaratu
izanaren ziurtagiriak egingo dira. Eskaera
Idazkaritza
Teknikoan egin beharko da.