Aurkezpena
Feria de empleo 2003 Enpleguaren Azoka
 
 
 
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak Feria de Empleo 2003 Enpleguaren Azoka antolatu du. Erakusketa horretan, Euskadin eskaintzen diren enpleguari lotutako produktu eta zerbitzu guztiak aurkezten eta eskaintzen dira.
Enplegurako ibilbideak
 
Feria de Empleo 2003 Enpleguaren Azoka Enplegurako ibilbide gisa antolatu da. Bilboko Nazioarteko Erakustazokako 1. pabilioia enplegurako ibilbide bihurtuko da, ondo bereizitako hiru eremutan zatitutakoa. Bertan, Eusko Jaurlaritzak herritarren esku jarritako enplegu-zerbitzu guztiak eskura izango dituzu.
   
 
•  Informazio/Orientazio-arloa
 
Azokaren ibilbidea Informazio/Orientazio-arloan hasten da. Bertan, mota orotako informazioa jasoko duzu, lan-merkatuan zure egoera zein den kontuan izanda.
Arlo honetan, enplegurako beharrezko orientazioa jasotzeko aukera izango duzu, elkarrizketa pertsonalizatu baten bidez; edota lanbide bakoitzari buruz zehatz-mehatz informatzekoa, “Zure lanbideari buruzko guztia” standean. Arlo honen helburua da lan-munduratzeko edo zure enplegua hobetzeko ibilbide bat ezartzea.
   
•  Prestakuntza-arloa
 
Ondoren, Prestakuntza-arloa aurkituko duzu. Bertan, enplegura bideratutako prestakuntza-eskaintza barne hartzen da. Prestakuntzaren hiru atalak biltzen ditu: prestakuntza arautua, langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza eta langile enplegatuentzako prestakuntza.
   
•  Enplegu-arloa
 
Azkenik, Erakusketaren oinarrizko ibilbidea Enplegu-arlora iristen da. Zerbitzu hauek biltzen ditu: bitartekotza, enpresak sortzea, enpresetako prestakuntza-praktikak, enplegurako tresnak, enpleguaren sustapena eta Lanbide.net. Gainera, edizio honen berrikuntza gisa, 20 bat enpresek zure curriculum vitaea jasotzeko eta pertsonala bildu eta hautatzeko bereziki gaitutako gune bat izango dute.
Horrez gain, Osalan-en (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) jarduerak ezagutu ahal izango dituzu.
   
 
Lehen aipatutako hiru arlo nagusietan ez ezik, horien edukiak osatzen dituzten beste batzuetan sartu ahal izango zara.
   
 
•  Erakustaldien arloa
 
Gune hau hainbat jarduera, prestakuntza-ekintzen erakustaldi, berrikuntza teknologiko, topaleku, etab. biltzeko gaitu da. Hona hemen edizio honetarako proposatzen dizkizugun gai batzuk: ostalaritza, automozioa, informatika, irudia eta soinua, artisautza, ile-apainketa, industria-patroigintza, administrazioa, etab.
   
•  Erakundeak
 
Azokaren antolatzailea den Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaz gain, hiru foru-aldundiak eta Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) izango dira Erakusketan, enpleguaren inguruko euren produktuak eta zerbitzuak zuri erakusteko.
   
Jarduera-aretoak
 
Azokan, enpleguarekin zerikusia duten gai interesgarrienei buruzko informazioa ere eman nahi dizugu. Ildo horretatik, jarduera-aretoetan, zuretzat interesgarriak diren beste gai batzuen artean, ondoko hauei buruzko informazioa jasoko duzu: unibertsitate-ikasleentzako lan-irteerak, jarduera bati nola ekin, enplegu bat aurkitzeko garaian Europako sarean mugitzeko izan ditzakezun zalantzei buruzko argibideak eta laneko bizimodua eta familiakoa nola bateratu.
Jarduera horiek 13an eta 14an garatuko dira, Nazioarteko Erakustazokako Arantzazu eta Aretillo aretoetan. Sarrera doan.
   
Jardunaldi teknikoak
 
Jardunaldi Teknikoen helburua, “Lan-merkatua Euskal Herrian: politikak, estrategiak eta etorkizuneko egoera” izenburupean, enpleguaren inguruko eztabaidaguneak sortzea da, esperientzia eta planteamendu berriak ezagutu eta, hau da garrantzitsuena, lan-merkatua hobetzen eta enplegu egonkorragoa eta kalitate handiagokoa sortzen aurrera egiteko bideak planteatu ahal izateko.
Jardunaldi Teknikoak 13an eta 14an izango dira, Nazioarteko Erakustazokako Altube aretoan, eta izena eman behar da. Jardunaldiak enpleguaren profesionalei zuzenduta daude. www.lanbide.net