| PRIBATUTASUN POLITIKA | itxi |
Aplikazio-eremua
Politika hau URLan LANBIDE.NET zerbitzuaren webgunea agertzen den domeinua duten orrialdeei aplikatzen zaie. “Guri” buruzko aipamenak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari buruzko aipamenak dira.
Konfidentzialtasun-politika
Ohartuta gaude Internetek zure bizitza aldatzeko eta zuri gauzak errazteko ahalmen handia duela. Internetek onura ugari eskaintzen du, baina kalteak ere eragin ditzake, zure intimitate pertsonala arriskuan badago. Hortaz, Interneten zure intimitatea babes dezazun, arlo horretan dugun esperientzia guztia emateko konpromisoa hartzen dugu.
Horregatik, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian eta Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legean —IGMEZL— xedatutakoa betez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak jakinarazten dizu, web-orri honen bidez tratatzen diren datu pertsonalei dagokienez, erakunde hau zure datuez osatutako fitxategi automatizatuen titularra dela. Fitxategi horiek zuk gure webgunean nabigatzean edo LANBIDE zerbitzuaren bulegoen eta zentro laguntzaileen sarean aldez aurretik (erregistratzen zarenean edo kontsulta, iruzkina edo eskaera egiten duzunean) emandako datu pertsonalez osatu dira eta fitxategi bakoitzarentzat adierazitako helburuetarako eta ez kasuan-kasuan zehaztutako helburuez bestelako ezein helburutarako erabiliko dira. Hona hemen fitxategi bakoitzaren helburu zehatzak:
| FITXATEGIA | HELBURUA |
| POLITIKA AKTIBOEN ESKATZAILEAK | Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren politika aktiboen kudeaketa eta sustapena, baita Gizarte Zerbitzuen arloko eskumeneko administrazioekiko lankidetza eta koordinazioa ere, eskatzaileak gizarteratzea eta laneratzea lortzeari begira. |
| ENPLEGU ESKAINTZAILEAK | Enpresa eskaintzaileetan bete gabe dauden lanpostuak bete litzaketen hautagaiak eskaintzea. |
| PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN HARPIDEDUNAK | Webgunean eskaintzen den eta Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak diruz laguntzen ez duen prestakuntza ez-arauturako aurretiko izen-emateak kudeatzea |
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak datu pertsonalak sekretupean edukitzeko obligazioa eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du; era berean, datu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskura ez daitezen behar diren neurriak hartuko ditu, betiere teknologiaren egoera kontuan izanik.
Zuk, berriz, esanbidezko baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari zure datu pertsonalak hainbat erakunderi emateko: batetik, enplegua eskaintzen duten erakundeei, erakunde publiko zein pribatuei, betiere Administrazio Publikoek, dagozkien eginkizunetan jarduteko eskumena duten administrazio publikoek alegia, enplegagarritasuna hobetzeko sustatutako programetan parte har dezazun bultzatzearren; eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuei, datuak zure lanbidean esku-hartze hobea izateko helburuari begira soil-soilik, hots, goian adierazitako helburuetarako soil-soilik, trata ditzaten. Era berean, webgune honen bidez sustatutako eta Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak diruz lagundu gabeko ikastaroren batean aurrez izena ematen baduzu, baimena ematen duzu zure datuak ikastaro horiek argitaratzen dituzten erakunde eskaintzaileei uzteko.
Nolanahi ere, zure erantzukizuna izango da izena ematean edo datuak eguneratzean adierazitako datuak egiazkoak izatea, bereziki fitxategien ardura duen erakundearen datu-baseak eguneratzeko LANBIDE zerbitzuari zuk zeuk jakinarazitako datuak soilik erabiltzen diren kasuetan. Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak jakinarazten dizu datu pertsonalak eskuratu eta zuzentzeko eta haien kontra egiteko eskubidea duzula. Horretarako, eskaera idatzi eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzara igorri behar duzu (Donostia-San Sebastián kalea, 1. PK: 01010 VITORIA - GASTEIZ). Eskaeran, honako datu hauek adierazi behar dituzu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, identifikazio pertsonalerako Zuzenbidean baliozkoa den dokumentu baten fotokopia (NAN, AIZ, pasaportea, etab.), eskabidean egindako eskaera zehatza, data eta interesdunaren sinadura.
Lanbiden (Politika Aktiboen Eskatzaileen fitxategia) izena emandako pertsonen datuei dagokienez, haien eskubideak baliatzeko formularioen ereduak zuk zeuk behera kargatu ahal izango dituzu Nire Lanbidenet gunetik. Bertan, jo ezazu “datu pertsonalak babesteko eskabideak” izeneko atalera eta egin ezazu klik formulario horiek atzitzea ahalbidetzen duen estekan.
Beste hainbat fitxategitan (Enplegu Eskaintzaileak, Prestakuntza Eskaintzaren Harpidedunak) bildutako datuen gaineko eskubideak baliatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Euskal Bulegokoaren web-orrian eskuratu ahal izango dituzu hartarako ereduak: http://www.avpd.euskadi.net.