|
ON-LINE PRESTAKUNTZA
 |
"ENPRESAK SORTZEKO" IKASTARORAKO SARBIDEA |
| |
Internetek urrutiko hezkuntza elkarreragilearen arloan eskaintzen dizkigun aukera paregabeei probetxu ateratzeko helburuz, GARAPENen elkartutako agentziok eskueran jartzen dizugu enpresa-kudeaketako on-line prestakuntza eskaintzen duen ikasgela birtuala.
Enpresak Sortzeko presentziazko ikastaroak edizio asko bete eta gero, oraingo honetan, beste urrats bat eman dugu.
Ikastaroa Interneten bidez egiteak, gure iritziz, zenbait aukera zabaltzen du: pertsona gehiago hel daiteke prestakuntza honetara, enpresa eta aberastasun gehiago sortzen da eta, ondorioz, agentziok geure eginkizuna bete dezakegu.
Ikastaroaren helburuak
- Enpresa-ekimenen bat duten pertsonak euren enpresa abian jartzeko gaitzea.
- Nork bere enpresa sortzeko behar diren ezaupideak ematea.
Eskakizunak
- Ordenagailu Pertsonala + Interneterako konexioa edukitzea.
- Negozio-ideia zehazturik edukitzea. Adierazpen-txostena bidali, garatuta edukiz gero.
- CVa eguneraturik igortzea
Egutegia
2007ko Apirillaren 23tik ekainaren 29ra. |
| |
|
| |
|
| |
"Zalantzaren bat baldin baduzu, egiguzu kontsulta"
Orri honen edukia GARAPENek sortua da. |